Tags

Enbor moztuak

Autoa errepidearen alkitranean
kamioi baten ostean noa
enbor moztuak daramatza
ebakitako atzamarrak bezala
bata bestearen gainean.
Eta nik zure eskua dut min.

Zure eskuaren minez
ondoko eserlekura luzatu dut neurea
ohi nuen legez zure belaunetan pausatzeko.
Eta orduan hezurren hutsunea ukitu dudanean
basoko langileak sentitu ditut
aizkorakadaka.

Zureekin lotu ez ziren
nire atzamarrak doaz kamioian
Eta orain ez dakit nola ukituko zaitudan berriz.

Leire Bilbao (Ondarroa, País Vasco, España, 1978). Licenciada en Económicas. Poeta y autora de literatura para la infancia.
Advertisements